Aitor Arana idazlea
Pasa den ostiralean, maiatzak 16, Aitor Arana idazle legazpiarra, gurekin egon zen.
Azken hilabeteetan zehar, berak idatzitako liburua, URTEGI MISTERIOTSUA, irakurri eta landu egin dugu, pertsonaiak, gaia...
Ostiralerako, bostgarren eta seigarren mailako ikasleek, Aitor Aranari egiteko galdera desberdinak prestatu genituen. Galdera batzuk bere bizitzaren ingurukoak eta besteak gelan irakurri dugun URTEGI MISTERIOTSUAREN ingurukoak, adibidez:
- Zergatik zara idazle eta ez aktorea?
- Idazteaz gain beste lanen bat eguten duzu? edo
- Nondik atera zenuen URTEGI MISTERIOTSUA idazteko ideia?
- Zergatik itotzen da.....
Aitorrek, guk egindako galdera guztiak oso modu interesgarrian eta atseginean erantzun zituen. Hamabiak izateko hamar minutu falta zirela, denak lerroan jarri ginen eta idazleak, gure liburuak sinatu zituen hau jarriz, -------rentzat, misterio bat. Aitor Arana.
Saioa oso ondo egon zen.
Eskerrik asko Aitor.